Cookien politika
Jarraian, http://portalentochallenge.es web plataforma (aurrerantzean, “plataforma”) arautzen duen cookie-politika (aurrerantzean, “cookie-politika” edo “politika”) ageri da, FUNDACIÓN ONCE SAren (aurrerantzean, “FUNDACIÓN ONCE” edo “gu”) titulartasunpean.
Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duen 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUAren (aurrerantzean, “Datuak babesteko erregelamendu orokorra” edo “DBEO”) 30. kontuan hartuzkoan ezarritakoaren arabera, pertsona fisikoak beren gailuek, aplikazioek, tresnek eta protokoloek emandako lineako identifikatzaileekin lotu daitezke (esaterako, Interneteko protokoloen helbideekin, “cookie” formako saio-identifikatzaileekin edo beste identifikatzaile batzuekin —hala nola irrati-maiztasun bidezko identifikazio-etiketekin—). Horrek aztarnak utz ditzake; eta, bereziki, identifikatzaile bakarrekin eta zerbitzariek jasotako beste datu batzuekin konbinatzen direnez, pertsona fisikoen profilak egiteko eta identifikatzeko erabil daitezke. Hori dela eta, FUNDACIÓN ONCEk aplikagarria den araudiarekin koherentea den cookie-politika dauka.
MESEDEZ, EMAN MINUTU BATZUK GURE COOKIE-POLITIKA IRAKURTZEN. EZ DUZU DENBORA ASKORIK BEHARKO. MODU ERRAZ, ARGI ETA GARDENEAN AZALDU NAHI DIZUGU NOLA TRATATZEN ETA BABESTEN DITUGUN ZURE INFORMAZIO PERTSONALA ETA ZURE ESKUBIDEAK. ZURE ETA ZURE DATU PERTSONALEN SEGURTASUNA FUNTSEZKOA DA FUNDACIÓN ONCE-RENTZAT, ETA OSO SERIO HARTZEN DUGU HORIEK MODU EGOKIAN BABESTEA.
HONAKOAK ERE ARRETAZ IRAKURTZEA GOMENDATZEN DIZUGU: GURE WEB-ORRIKO PRIBATUTASUN-POLITIKA eta GURE LEGE-OHARRA.
1. NORI ZUZENTZEN ETA APLIKATZEN ZAIO POLITIKA HAU?
Politika hau plataformaren erabiltzaile guztiei (aurrerantzean, eta berdin-berdin, “erabiltzailea” edo “erabiltzaileak”) aplikatu behar zaie, pertsona fisikotzat hartzen diren FUNDACIÓN ONCEren bezeroak izan ala ez.
2. NOR DA ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
Gu gara zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna:
- Erakundearen izen osoa: FUNDACIÓN ONCE
- Egoitza soziala: Sebastián Herrera kalea 15
- Kokapen fisikoa/egoitza: Sebastián Herrera kalea 15
- Harremanetarako helbide elektronikoa: xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es
Zure informazio pertsonalaren babesari buruzko edozein gai argitzeko, harremanetarako mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara: xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es
3. PLATAFORMAN COOKIEAK ERABILTZEN DIRA? ZER DIRA?
Plataforman cookieak erabiltzen dira, hau da, zure ekipo terminalean (terminal pertsonala, smartphonea, tableta, gailu mugikorrak, etab.) deskargatzen diren eta hainbat motatakoak izan daitezkeen fitxategiak edo gailuak.
Oro har, eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak (DBEA) argitaratutako Cookie Gida aintzat hartuta, cookieak hainbat motatakoak izan daitezke, parametro desberdinen arabera:
3.1) Cookieak bidaltzen dituen ekipoa edo domeinua kudeatzen duen eta lortzen diren datuak tratatzen dituen erakundearen arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie propioak: Erabiltzailearen ekipo terminalera FUNDACIÓN ONCEk kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik bidaltzen dira, eta bertatik ematen da erabiltzaileak eskatutako zerbitzua.
- Hirugarrenen cookieak: Erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen dira, FUNDACIÓN ONCEk kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik (baizik eta cookien bidez lortutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik). Cookieak FUNDACIÓN ONCEk kudeatzen duen ekipo edo domeinu batetik instalatzen badira, baina horien bidez jasotzen den informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, ezin dira FUNDACIÓN ONCEren berezko cookietzat hartu. Ildo horretatik, FUNDACIÓN ONCEk erabiltzaileek plataforman egiten duten nabigazioaren portaera neurtzen edota aztertzen duten analisi- eta neurketa-enpresen zerbitzuak kontrata ditzake; eta, ildo horretan, haien izenean eta ordezkaritzan jarduten dute, hirugarren horien cookieak erabiliz lortutako datuen analisiaren bidez; hori guztia, FUNDACIÓN ONCEk ematen duen zerbitzua hobetzeko helburu bakarrarekin.
3.2) Ekipo terminalean aktibatuta irauten duten denboraren arabera (denborazkotasuna), honako hauek bereiz ditzakegu:
- Saioko cookieak: Erabiltzailea plataformara sartzen den bitartean datuak biltzeko eta biltegiratzeko diseinatutako cookieak.
- Cookie iraunkorrak: Cookie hauetan, datuek terminalean biltegiratuta jarraitzen dute, eta cookiearen arduradunak zehaztutako aldi batez sar daiteke horietara eta tratatu daitezke (minutu batzuetatik urte batzuetara bitartean).
3.3) Cookieen bidez lortutako datuak tratatzeko helburuaren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:
- Cookie teknikoak: Erabiltzaileari aukera ematen diote plataforman nabigatzeko eta bertan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko (esaterako, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea; saioa identifikatzea; sarbide mugatuko ataletara sartzea; eskaera bat osatzen duten elementuak gogoraraztea; ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea; nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzea; bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratzea; edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea).
- Pertsonalizazioko cookieak: Erabiltzaileari zerbitzura sartzeko aukera ematen diote, erabiltzailearen terminalean dauden zenbait irizpideren arabera (hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile mota edo zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, besteak beste) aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin.
- Analisirako cookieak: Haiei lotutako webguneen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko aukera ematen diote horien arduradunari. Cookie mota honen bidez jasotako informazioa plataformako jarduera neurtzeko eta gune, aplikazio eta plataforma horietako erabiltzaileen nabigazio-profilak egiteko erabiltzen da, zerbitzuaren erabiltzaileek egiten duten erabilera-datuen analisiaren arabera hobekuntzak txertatzeko.
- Publizitate-cookieak: Aukera ematen dute editoreak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen duen web-orri, aplikazio edo plataforma batean sartu dituen publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko, hainbat irizpideren arabera (esaterako, editatutako edukia edo iragarkien maiztasuna).
- Portaera-publizitateko cookieak: Editoreak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen duen web-orri, aplikazio edo plataforma batean sartu dituen publizitate-espazioak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko aukera ematen dute. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltegiratzen dute (haien nabigazio-ohituren etengabeko behaketaren bidez lortzen da informazio hori); horri esker, profil espezifiko bat gara daiteke, haren araberako publizitatea erakusteko.
4. ZER COOKIE ERABILTZEN DITUGU PLATAFORMAN?
Jarraian jakinarazten den bezala, plataforman erabiltzen diren cookieak honelakoak izan daitezke; propioak edo hirugarrenenak; saiokoak edo iraunkorrak; bai eta teknikoak eta analisirakoak ere.
Jarraian, FUNDACIÓN ONCEk une honetan plataforman erabiltzen edo baliatzen dituen cookie zehatzei buruzko informazioa duen laburpen-taula bat ageri da:
| Cookieak | Titulartasuna | Denborazkotasuna | Xedea |
|---|---|---|---|
| Teknikoak | xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es | Saiokoak | Nabigazioa erraztea |
| Publizitate arlokoa | xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es | Iraunkorrak | Iragarkien programazioa eta maiztasuna |
| Analisirakoak | Hirugarrenenak: Google Analytics | Iraunkorrak | Gure zerbitzuak eta horiek ematean kalitatea hobetzea |
Ikusten den legez, hirugarrenen cookieak erabiltzen dira; baina, hirugarren horiei dagokienez, berme egokiak daude datu pertsonalen nazioarteko transferentziei dagokienez, indarrean dagoen araudian xedatutakoaren arabera. Erakunde horiek Privacy Shield ziurtagiria dute (indarrean dagoen ziurtagiriarekin), edo Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) daude, jarraian zehazten den moduan. Google Analyticsen kasuan, informazio esteka hau kontsulta daiteke: https://support.google.com/analytics/answer/7105316?hl=es
5. NORK ERABILTZEN DITU COOKIEAK?
Plataformaren bidez zerbitzatzen diren cookieen bidez biltzen den informazioa haren titularrak (cookie propioak) zein titular horri zerbitzua ematen dion hirugarren batek (hirugarrenen cookieak) erabil dezakete.
6. COOKIEN KUDEAKETA, ONARPENA ETA KONFIGURAZIOA.
Adostasuna zalantzarik gabekoa izan daiteke eta inplizituki eman daiteke interesdunaren ekintza batetik ondorioztatzen denean (adibidez, interesdunak plataforman nabigatzen jarraitzen duenean eta, horrela, bere nabigazioa monitorizatzeko cookieak erabiltzea onartzen duenean). Hori dela eta, gure plataformara sartzen zaren bakoitzean, gure cookie-politikari buruzko informazioa ematen dizugu. Beraz, informazio hori gorabehera, plataforman nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu zure baimen argia ematen duzula haiei lotutako helburu informatuetarako. Halaber, edozein unetan alda dezakezu zure nabigazioari lotutako konfigurazioa, cookie teknikoen kasuan izan ezik, aplikagarri den araudia betez plataforman cookieak erabiltzen ditugula dioen lege-oharrari lotutako cookiea barne.
Cookie teknikoak funtsezkoak dira erabiltzaileak plataforman nabigatu ahal izateko; eta, beraz, erabiltzaileak horiek desaktibatu edo desgaituz gero, ezin izango da nabigatu. Hau da, cookie horiek guztiz beharrezkoak dira nabigazio hori ahalbidetzeko eta FUNDACIÓN ONCEren eginkizunak (aplikatu beharreko araudiak zehaztutakoak izan ala ez) betetzeko; eta, beraz, ezin dira desaktibatu. Era berean, beste cookie mota batzuk desgaitzen badituzu, FUNDACIÓN ONCEk bere plataformaren bidez zerbitzu hobea emateko edo haren kalitatea hobetzeko erabilgarri dituen funtzionalitate batzuek funtzionatzeari utz diezaiokete edo baliteke behar bezala ez funtzionatzea.
Analisirako cookiei dagokienez, edozein unetan kendu ahal izango duzu politika honekin lotutako baimena; eta zure terminalean edo ekipoan biltegiratutako cookieak desaktibatu ahal izango dituzu Interneteko zure nabigatzailearen doikuntzak eta konfigurazioak eginez, jarraian ageri den bezala.
Plataforman erabiltzen diren cookieak nabigatzaile arruntenek eskaintzen dituzten aukeren bidez kudeatzeko eta desaktibatzeko moduari buruzko informazioa eskainiko dizugu:
- Google Chrome
- Mozilla Firefox
- Microsoft Internet Explorer
- Safari
7. GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO BEHARRA DAUKAZU?
Politika honen inguruan edozein gai edo iradokizun helarazi nahi badiguzu, mesedez, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko helbide elektroniko honen bidez: xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es.