Pribatutasun politika
Jarraian, pribatutasun politika (aurrerantzean, “web-orriko pribatutasun-politika” edo “politika”) ageri da, http://portalentochallenge.es web plataforma (aurrerantzean, “plataforma”) arautzen duena, FUNDACIÓN ONCE SAren (aurrerantzean, “FUNDACIÓN ONCE” edo “gu”) titulartasunpean.
MESEDEZ, EMAN MINUTU BATZUK GURE PRIBATUTASUN POLITIKA IRAKURTZEN. EZ DUZU DENBORA ASKORIK BEHARKO. MODU ERRAZ, ARGI ETA GARDENEAN AZALDU NAHI DIZUGU NOLA TRATATZEN ETA BABESTEN DITUGUN ZURE INFORMAZIO PERTSONALA ETA ZURE ESKUBIDEAK. ZURE ETA ZURE DATU PERTSONALEN SEGURTASUNA FUNTSEZKOA DA FUNDACIÓN ONCE-RENTZAT, ETA OSO SERIO HARTZEN DUGU HORIEK MODU EGOKIAN BABESTEA.
HALABER, GURE COOKIE-POLITIKA ARRETAZ IRAKURTZEA GOMENDATZEN DIZUGU.
1. NORI ZUZENTZEN ETA APLIKATZEN ZAIO POLITIKA HAU?
Politika hau pertsona fisikotzat hartzen diren plataformaren erabiltzaile guztiei aplikatuko zaie, FUNDACIÓN ONCEren (aurrerantzean, berdin-berdin “erabiltzailea” edo “erabiltzaileak”) bezero izan ala ez. Izan ere, datu pertsonalak aipatzean, identifikatutako edo identifika daitekeen pertsona fisiko bati buruzko informazio guztiaz ari gara.
FUNDACIÓN ONCEren bezeroa bazara dagoeneko, gurekin kontratu bat sinatu duzulako, pribatutasunari buruzko berariazko baldintzei buruz honetan bildutako informaziora ere jo behar duzu.
Plataforma hau 18 urtetik gorako erabiltzaileentzat da, eta debekatuta dago adin horretatik beherakoek erabiltzea. Gainera, erabiltzaileak modu arduratsuan aitortzen du legezko gaitasun nahikoa duela, hala badagokio, FUNDACIÓN ONCEk eskainitako zerbitzuak harpidetu ahal izateko.
2. GURE WEB PLATAFORMAN NABIGATZEN BADUZU EDO HURA ERABILTZEN BADUZU, NOR DA ZURE DATU PERTSONALEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
Gu gara zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna:
- Erakundearen izen osoa: FUNDACIÓN ONCE PARA LA COOPERACIÓN E INCLUSIÓN DE PERSONAS CON DISCAPACIDAD
- Egoitza soziala: Sebastián Herrera kalea 15
- Kokapen fisikoa/egoitza: Sebastián Herrera 15
- Harremanetarako helbide elektronikoa: xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es
Zure informazio pertsonalaren babesari buruzko edozein gai argitzeko, harremanetarako mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara: xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es
3. ZER DATU-MOTA TRATATZEN DUGU?
Zure datuak tratatzea beharrezkoa da plataformako edukietara edota funtzionalitateetara sarbidea izateko, edo, hala eskatuz gero, informazioa bidali edo haren bidez ezarritako zerbitzuak eman ahal izateko. Horri dagokionez, konpromiso sendoa dugu zure datu pertsonalak modu legitimo eta koherentean, datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiak ezarritako legezko printzipioen eta betebeharren arabera, tratatzeko.
Gure plataforman nabigatzen duzunean, eta, bereziki, gurekin harremanetan jartzen zarenean edo erregistratzen zarenean, datuak zuzenean ematen dizkiguzu; adibidez, linean jarritako edozein inprimaki edo eskabide betetzen duzunean kasu bakoitzean adierazitako tratamendu-helburuekin bat etorriz (esaterako, harremanetarako inprimakia).
Ematen dizkiguzun datuak plataformaren bidez eskuragarri dauden inprimaki edo eskabide horiekin lotuta daude, eta, gainera, aldatu egin daitezke inprimaki edo eskaera motaren arabera. Aurrekoa alde batera utzi gabe, plataformaren eta bertako inprimaki/eskabideen bidez, datu pertsonalen hainbat kategoria bildu ahal izango dira; baina beti eskatuko dizkizugu datu egokiak, beharrezkoak eta aipatutako tratamendu-helburuei dagokienez beharrezkoa denera mugatuak (datu pertsonalak minimizatzeko printzipioa):
- Identifikaziorako datu pertsonalak (adibidez, zure izen-abizenak).
- Harremanetarako datu pertsonalak (adibidez, helbide elektronikoa).
Era berean, gure plataforman nabigatzen duzunean, adi egon beharko duzu zure terminalean edo gailuan instalatzen diren cookieekin, zure datu pertsonalak jakinarazitako cookien tipologiaren eta haien berariazko helburuen arabera tratatzea eskatzen baitu (ikus cookie-politika). Gure cookie-politika onartzen baduzu, zure nabigazio-profilarekin lotutako datu pertsonalen tratamendua eskatzen duten analisirako cookieak zerbitzatuko dira, azterketak edota estatistikak egiteko. Nabarmendu behar da gure plataforman nabigatzen jarraitzeak, datu pertsonalak tratatzeko gure lege-politikei buruzko aurretiazko informazioa edukiz, zerbitzatzen diren cookieak zalantzarik gabe onartzen dituzula esan nahiko duela; baina edozein unetan konfiguratu ahal izango duzu analisirako cookie horien erabilera, cookie-politika horretan adierazten den bezala.
4. ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU ZURE DATUAK?
Ematen dizkiguzun datu pertsonalak pribatutasun-politika honetan (eta, hala badagokio, politika honetan dauden datu-inprimakietan) berariaz ezarritako helburuarekin tratatuko dira. Ildo horretatik, datu-bilketak tratamendu-helburu hauek ditu:
- Gure plataforman nabigatzeko aukera ematea, bertan jasotako informazioa eta edukiak eskuratu ahal izateko.
- Zure eskaera edo eskabideei erantzutea bidaltzen dizkiguzun harremanetarako inprimakien arabera. Inprimaki horien bidez jakinarazten badizute sustapenak, publizitatea edo zerbitzu-eskaintza zehatzak jasotzeko aukera duzula, eskaera edo eskabide horiei lotuta egoteagatik, eta zalantzarik gabe onartzen baduzu horiek bidaltzea, jakinarazten dizugu edozein unetan kendu edo baliogabetu ahal izango duzula baimen hori, honako helbide honetara idatzita: http://portalentochallenge.es (baina horrek ez du eraginik izango zure datuak helburu horietarako aldez aurretik tratatzean).
- Gure zerbitzuei buruz dituzun zalantzak azkar eta eraginkortasunez argitzea horretarako jarritako kanalen (harremanetarako/zalantzetarako inprimakia) bidez.
- FUNDACIÓN ONCEren jarduerei buruzko informazioa jasotzea, betiere horretarako zalantzarik gabe baimena eman baduzu; eta edozein unetan ezeztatu ahal izango duzu zure baimena, baina horrek ez dio eragingo ezeztatze horren aurreko tratamenduen zilegitasunari.
- Plataformako cookieei lotutako erabilerak baimentzea gure cookie-politikan deskribatzen denaren arabera.
- Cookie-politika onartu baduzu horren bidez jakinarazitako cookie motei —bereziki, analisirakoak (nabigazio-profila/erabiltzailea)— lotutako helburuak garatzeko, web nabigazioari lotutako analisi eta estatistika horiek egitea, gure zerbitzuak eta horiek ematean kalitatea hobetu ahal izateko. Edozein unetan, hala nahi izanez gero, analisirako cookieen erabilera konfiguratu ahal izango duzu, eta cookie horiei lotutako helburuei dagokienez zure baimena ezeztatzeko eskubidea izango duzu. Jakinarazten dizugu zure datuak cookie mota jakin batzuei dagokienez (esaterako, saiokoei edo teknikoei dagokienez) tratatzeko baimena ezeztatzeak gure plataforman nabigatzea eragotz dezakeela (ikusi cookie-politika).
- Indarrean dagoen araudiaren arabera aplika daitezkeen babes-neurri guztiak hartzea (zure datu pertsonalen balizko anonimizazioa barne), horretarako eskura dauden teknika egokiak aplikatuta. Horrenbestez, eremu honetan, anonimizazio- eta seudonimizazio-tratamenduak ere egin ahal izango dira, zure datu pertsonalak hobeto babesteko.
- Zure datu pertsonalei dagozkien segurtasun-neurriak, neurri teknikoak edota antolaketa-neurriak aplikatzea, une bakoitzean dagoen arriskuari begira; baita gure plataformaren bidez datu pertsonalak seudonimizatzea edo zifratzea ere.
5. ZERTAN OINARRITZEN GARA ZURE DATUAK MODU LEGITIMOAN TRATATZEKO?
| Tratamenduaren helburuak | Tratamendurako oinarri legitimoa |
|---|---|
| Gure plataforman nabigatzeko aukera ematea, bertan jasotako informazioa eta edukiak eskura izan ditzazun. | Zure baimena; eta, kasuen arabera, interes legitimoa —norberea edo |
| bertan ezarritako informazioa eta edukiak eskuratzekoa— betetzea. | hirugarrenena— (plataformaren, tresnen, sarearen eta lotutako informazio-sistemen kudeaketa, mantentze, garapen eta bilakaera egokiari lotutakoa; haien funtzionamendu egokia, funtzionaltasunak, eduki eta zerbitzuetarako sarbidea eta aurreko alderdi guztien segurtasun orokorra ahalbidetuz). |
| Zure eskaerei edo eskabideei erantzutea, bidaltzen dizkiguzun inprimakien edo eskabideen arabera. | Zure baimena |
| Gure zerbitzuei buruz dituzun zalantzak arin eta eraginkortasunez argitzea. | Zure baimena eta, kasuen arabera, erabiltzaileak/interesdunak eskatuta kontratu aurreko neurriak betearaztea |
| FUNDACIÓN ONCEren jarduerei buruzko informazioa jasotzea | Zure baimena. |
| Horretarako prestatutako cookie-politika onartu baduzu, cookie horiei lotutako tratamendu-helburuak garatzeko aukera ematea (eta, bereziki, zure web-nabigaziotik eratorritako dagokion azterketa egitea, azterketak edota estatistikak egiteko). | Zure baimena. |
| Indarrean dagoen araudiaren arabera aplika daitezkeen babes-neurri guztiak hartzea (baita zure datu pertsonalak seudonimizatzea eta anonimizatzea ere), horretarako eskura dauden teknika egokiak aplikatuta | Lege-betebehar bat betetzea: 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena (aurrerantzean, “Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra” edo “DBEO”) https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf. Plataformaren, sarearen eta lotutako informazio-sistemaren segurtasuna bermatzeko tratamenduen kasuan, bidezkoa denean, FUNDACIÓN ONCEren edo, hala badagokio, hirugarren baten interes legitimoa betetzea eskatu ahal izango da (DBEOren 49. kontuan hartuzkoa). |
| Segurtasun-neurri, neurri tekniko edota antolaketa-neurri egokiak aplikatzea zure datu pertsonaletan, une bakoitzean dagoen arriskuari begira. | Lege-betebehar bat betetzea: 2016/679 (EB) ERREGELAMENDUA, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena (“Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra” edo “DBEO”) https://www.boe.es/doue/2016/119/L00001-00088.pdf. Plataformaren, sarearen eta lotutako informazio-sistemaren segurtasuna bermatzeko tratamenduen kasuan, bidezkoa denean, FUNDACIÓN ONCEren edo, hala badagokio, hirugarren baten interes legitimoa betetzea eskatu ahal izango da (DBEOren 49. kontuan hartuzkoa). |
Zure datu pertsonalen tratamenduaren oinarri legitimoa zure baimena denean, gogorarazten dizugu eskubidea duzula edozein unetan hura ezeztatzeko, erraz eta doan, helbide honetara idatzita: http://portalentochallenge.es.
6. ZENBAT DENBORARAKO GORDEKO DITUGU ZURE DATUAK?
| Jakinarazitako tratamenduaren helburuekin lotutako datu pertsonalak | Zure datu pertsonalak gordetzeko epeak edo irizpideak |
|---|---|
| Erabiltzaileak gure plataformaren bidez egiten duen nabigazioari lotutako datuak |
Oro har, helburu horietarako zure datuak behar bezala nabigatu eta gure plataforma eta haren bidez eskura dituzun edukiak erabili ahal izateko behar-beharrezkoa den denboran gordeko dira.
Zure nabigazio-profilarekin lotutako datuei dagokienez, FUNDACIÓN ONCEren cookie-politikan adierazten denaren arabera onartu dituzun analisirako cookieei dagokienez, cookien denborazkotasunari buruzko atalari erreparatu behar diozu (ikusi cookie-politika). |
| Zure eskaerei edo eskabideei erantzutea, bidaltzen dizkiguzun inprimakien edo eskabideen arabera. |
Zure eskaera edota eskabide espezifikoei kasu bakoitzaren arabera behar bezala erantzuteko beharrezkoa den denbora. Horiek, zuk eskatuta, kontratu aurreko neurriak betearaztean edo FUNDACIÓN ONCErekin kontratu bat sinatzean oinarritzen badira, zure datuak kontratu aurreko neurri horiek edo aldeen arteko zerbitzu-kontratua behar bezala betetzeko behar den denbora guztian gordeko dira. |
| Gure zerbitzuei buruz dituzun zalantzak azkar eta eraginkortasunez argitzea. | Horiek argitzeko edo horiei erantzuteko behar-beharrezkoa den denboraz. |
| Indarrean dagoen araudiaren arabera aplika daitezkeen babes-neurri guztiak hartzea. | Erabiltzailearen datu pertsonalak tratatzen diren bitartean, datu horiek legez ezarritako epeetan gordetzea barne, eta FUNDACIÓN ONCEk erabiltzen duen tratamendurako oinarri legitimoa edozein dela ere. |
| Segurtasun-neurri, neurri tekniko edota antolaketa-neurri egokiak aplikatzea zure datu pertsonaletan, une bakoitzean dagoen arriskuari begira. | Erabiltzailearen datu pertsonalak tratatzen diren bitartean, datu horiek legez ezarritako epeetan gordetzea barne, eta FUNDACIÓN ONCEk erabiltzen duen tratamendurako oinarri legitimoa edozein dela ere. |
Nolanahi ere, eta aurrekoa alde batera utzi gabe, erabiltzaileari honako honen berri ematen zaio:
- Datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz, FUNDACIÓN ONCEk informazio pertsonala behar bezala tratatzeari dagokion guztiari dagokionez, erakunde horrek, halaler, hiru urtez gorde ahal izango du informazioa modu seguruan, jasotzen edo biltzen duenetik hasita (eremu honetako arau-hausteen preskripzio-epeak).
- Cookieak gordetzeko denborari dagokionez, erabiltzaileari gure cookie-politika (denborazkotasunaren atala) kontsultatzea gomendatzen zaio.
- Oro har, datu pertsonalak dagoeneko ez badira beharrezkoak bildu zireneko tratamendu-xedeetarako, blokeatu egingo dira; eta agintari eskudunen esku bakarrik geratuko dira, datu horiek tratatu bitartean erantzukizun juridikoak arazteko aukera izan dezaten, betiere araudi aplikagarriarekin bat etorriz. Halaber, ezin izango dira beste helburu batzuetarako erabili. Blokeatuz gero, dagozkion legezko epeak igarotakoan, datu pertsonal horiek ezabatu egingo dira, aplikatzekoa den araudiak xedatzen duenaren arabera; eta, hala badagokio, FUNDACIÓN ONCEk modu seguruan anonimizatu ahal izango ditu (datu anonimizatuak/ez-pertsonalak).
7. ZER ONDORIO DITU GURI ZURE DATUAK EZ EMATEAK?
Gure xedea eta helburu sozialak erabat garatzeko egiten ditugun datu pertsonalen tratamenduak egiteko gutxieneko eta ezinbesteko datuak eskatzen edo aplikatzen saiatzen gara. Hori guztia aplikatzekoa den araudian jasotako printzipioekin bat etorriz.
Hala ere, zure datu pertsonalak ez emateak honako hau egitea eragotz lezake: 1) gure webgunean behar bezala nabigatu ahal izatea (cookie teknikoak edo saiokoak ez onartzea); 2) zure eskabide edo eskaera espezifikoa izapidetzea (adibidez, dagokion inprimakia edo eskabidea ez betetzeagatik edo behar adina ez betetzeagatik).
Nolanahi ere, ematen dizkiguzun informazioa eta datu pertsonalak, kasu bakoitzaren arabera, honelakoak izan beharko dute beti:
- Nahikoa (nahiz eta kasu bakoitzean jakinarazitako legezko tratamendu-xedeei egokitua, mugatua eta proportzionatua izan); ahalik eta gehien errespetatuz helburua mugatzeko eta datu pertsonalak minimizatzeko printzipioak.
- Zehatza, eguneratua eta egiazkoa. Honako helburu hauetarako: nortasuna, gaitasuna eta, hala badagokio, ordezkaritza behar bezala egiaztatu ahal izateko; eta, kasu bakoitzean, egiten diren datu-tratamenduak bere behar espezifikoetara eta benetako egoerara egokitu ahal izateko. Hori guztia datu pertsonalen zehaztasun-printzipioari jarraiki.
Erabiltzaileek erantzukizun osoa izango dute FUNDACIÓN ONCEri plataformaren esparruan ematen dizkioten datuengatik eta informazio pertsonalengatik eta, hala badagokio, eskatzen dituzten edo kontratatzen dizkiguten zerbitzuengatik.
8. ZURE DATU PERTSONALAK HIRUGARRENEKIN PARTEKATZEN DITUGU?
Oro har, ez ditugu zure datuak hirugarrenekin partekatzen, eta ez dizkiegu hirugarrenei saltzen edo eskaintzen. Hala ere, baliteke hirugarren batzuek zure informazio pertsonala eskuratzea, FUNDACIÓN ONCEri eman diezazkioketen zerbitzuak garatzeko. Adibidez, plataforman aplikatzen diren hirugarrenen cookieen kasuan (ikusi cookie-politika).
FUNDACIÓN ONCEk hainbat arduradun ditu bere kontrolpean datu pertsonalak tratatzeko; eta datu horiek eskuratzeko aukera ematen du, konfiantzazko hornitzaile gisa, eta haiekin kontratatutako zerbitzuak emateko behar-beharrezkoa den neurrian. Tratamenduaren arduradun horiek zerbitzu-kontratu baten pean jarduten dute, DBEOren 28. artikuluan jasotako baldintzen eta bermeen arabera; eta FUNDACIÓN ONCEk egiten ditu arlo horretako kontrolak, ikuskapenak eta auditoriak, tratamenduaren arduradun horiek xede horretarako sinatutako kontratuak eta aplikatzekoa den araudia zorrotz betetzen dituztela egiaztatzeko.
9. ZURE DATU PERTSONALEN NAZIOARTEKO TRANSFERENTZIAK EGITEN DIRA?
Jakinarazten dizugu, oro har, ez dela aurreikusten zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik; eta FUNDACIÓN ONCEk beharrezko neurriak eta bermeak hartuko dituela eremu horretan, datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen araudiaren arabera.
Aurrekoa gorabehera, gure cookie-politikan jakinarazten da datu pertsonalen nazioarteko transferentziak egon daitezkeela, konpainia batzuek ematen dizkiguten zerbitzuei dagokienez (hirugarrenen cookieak). Nazioarteko transferentzia horiek guztiak erabat bermatuta daude aplikatzekoa den araudiaren arabera, eta Privacy Shield esparruan ziurtatutako erakundeen zerrendan sartutako erakundeak dira (ikusi cookie-politika).
10. ZER ESKUBIDE DITUZU, ZER ESAN NAHI DUTE ETA NOLA BALIA DITZAKEZU?
| Zure eskubideak | Zertan datza? | Nola baliatu? |
|---|---|---|
| Informazio-eskubidea | FUNDACIÓN ONCEk informazio egokia emateko eskubidea, bai zure datu pertsonalak biltzen diren unean (zugandik edo hirugarren baten bidez), bai ondorengo edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez. Zuk erabakitzen duzu zure informazio pertsonalaren inguruan. Jo DBEOren 12.etik 14.era bitarteko artikuluetara. | FUNDACIÓN ONCE saiatzen da zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko beharrezko informazio guztia ematen, DBEOren 12. artikulutik 14.era bitartekoak aplikatuz. Hala ere, gure pribatutasun- eta cookie-politikei buruzko galdera edo zalantzarik bazenu, mesedez, ez izan zalantzarik idazteko, xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es helbide elektronikoaren bidez. Zure informazio-eskaera gehigarriari erantzungo diogu. |
| Datuetan sartzeko eskubidea | FUNDACIÓN ONCEtik baieztapena (zure datu pertsonalak tratatzen ari diren ala ez dioena) eskuratzeko eskubidea, eta tratamendu horiei buruzko oinarrizko informazioa eskuratzeko eskubidea (DBEOren 15. artikulua), bai eta tratatu beharreko datu pertsonalen kopia bat eskuratzekoa ere. | Idatzizko jakinarazpen bat bidalita xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es helbide elektronikoaren bidez, honako erref. honekin: “Eskubideak baliatzea”. Eta, identifikazioa egiaztatu behar izanez gero, nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio-agiri baliokidearen (pasaportea, AIZ...) kopia aurkeztuta. |
| Zuzenketa-eskubidea | FUNDACIÓN ONCEren aldetik zure datu pertsonalen zuzenketa bidegabeko atzerapenik gabe eskuratzeko eskubidea, DBEOren 16. artikuluaren arabera. | Idatzizko jakinarazpen bat bidalita xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es helbide elektronikoaren bidez, honako erref. honekin: “Eskubideak baliatzea”. Eta, identifikazioa egiaztatu behar izanez gero, nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio-agiri baliokidearen (pasaportea, AIZ...) kopia aurkeztuta. |
| Ezabatzeko eskubidea | FUNDACIÓN ONCEren aldetik zure datu pertsonalen ezabatzea bidegabeko atzerapenik gabe eskuratzeko eskubidea, DBEOren 17. artikuluaren arabera. | Idatzizko jakinarazpen bat bidalita xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es helbide elektronikoaren bidez, honako erref. honekin: “Eskubideak baliatzea”. Eta, identifikazioa egiaztatu behar izanez gero, nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio-agiri baliokidearen (pasaportea, AIZ...) kopia aurkeztuta. |
| Tratamendua mugatzeko eskubidea |
FUNDACIÓN ONCEren aldetik zure datuen tratamendua mugatzea jasotzeko eskubidea, baldin eta:
|
Idatzizko jakinarazpen bat bidalita xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es helbide elektronikoaren bidez, honako erref. honekin: “Eskubideak baliatzea”. Eta, identifikazioa egiaztatu behar izanez gero, nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio-agiri baliokidearen (pasaportea, AIZ...) kopia aurkeztuta. |
| Datuen eramangarritasunerako eskubidea | Dagozkizun eta eman dizkiguzun datu pertsonalak formatu egituratu, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko batean jasotzeko eskubidea; edo datu horiek tratamenduaren beste arduradun bati eskualdatzekoa, teknikoki posible denean, DBEOren 20. artikuluan deskribatutako baldintzetan. | Idatzizko jakinarazpen bat bidalita xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es helbide elektronikoaren bidez, honako erref. honekin: “Eskubideak baliatzea”. Eta, identifikazioa egiaztatu behar izanez gero, nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio-agiri baliokidearen (pasaportea, AIZ...) kopia aurkeztuta. |
| Aurka egiteko eskubidea | Edozein unetan zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea (profilak egitea barne), FUNDACIÓN ONCEren edo hirugarren baten interes legitimoa betetzean oinarritzen bada, DBEOren 21. artikuluan deskribatutakoaren arabera. | Idatzizko jakinarazpen bat bidalita xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es helbide elektronikoaren bidez, honako erref. honekin: “Eskubideak baliatzea”. Eta, identifikazioa egiaztatu behar izanez gero, nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio-agiri baliokidearen (pasaportea, AIZ...) kopia aurkeztuta. |
| Tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea (profilak egitea barne) | Tratamendu automatizatuan soilik oinarritutako erabaki baten xede ez izateko eskubidea (profilak egitea barne), ondorio juridikoak sortzen badizkizu edo DBEOren 22. artikuluaren arabera antzera nabarmen eragiten badizu. | Idatzizko jakinarazpen bat bidalita xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es helbide elektronikoaren bidez, honako erref. honekin: “Eskubideak baliatzea”. Eta, identifikazioa egiaztatu behar izanez gero, nortasun-agiri nazionalaren edo identifikazio-agiri baliokidearen (pasaportea, AIZ...) kopia aurkeztuta. |
| Emandako baimena ezeztatzeko eskubidea | Baimena edozein unetan kentzeko eskubidea izango duzu. Baimena kentzeak ez du eraginik izango FUNDACIÓN ONCEk egindako tratamenduaren zilegitasunean, hura kendu aurreko onespenean oinarrituta baitago. | FUNDACIÓN ONCEk pribatutasuna konfiguratzeko jarritako inprimaki, eduki eta espazioen bidez, kasu bakoitzaren arabera, ezeztapen hori egin ahal izango da. Hala ere, beti izango duzu aukera horretarako jakinarazpen bat bidaltzeko helbide elektroniko honetara: xtalentochallenge@gen.fundaciononce.es; aplikatzekoa den araudian deskribatutakoaren arabera zure eskubideari behar bezala erantzun ahal izateko. |
| Kontrol-agintaritza eskudunean (DBEA) erreklamazioa aurkezteko eskubidea | Datu pertsonalak babesteko dituzun eskubideak urratutzat joz gero, kontrol-agintaritzara jotzeko aukera dakar (DBEOren 13. eta 14. artikuluak). | Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (DBEA) edozein salaketa edo erreklamazio aurkeztu aurretik, gurekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu; dagokion egoera zehatza aztertzeko eta, hala badagokio, konponbide eraginkorra eta adiskidetsua bilatzen saiatzeko. Aurrekoa alde batera utzita, nahi izanez gero, DBEAren webgune honetara ere jo dezakezu: www.aepd.es |
11. ZURE DATU PERTSONALEN SEGURTASUN- ETA BABES-NEURRIAK APLIKATZEN DIRA?
Tratamenduaren izaera, esparrua, testuingurua eta adierazitako helburuak kontuan hartuta, bai eta zure eskubide eta askatasunetarako probabilitate eta larritasun desberdineko arriskuak ere, FUNDACIÓN ONCEk neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak aplikatzen ditu (eta aplikatuko ditu) zure datu pertsonalen behar bezalako segurtasuna eta babesa bermatzeko, diseinutik eta lehenespenez pribatutasun-irizpideei jarraiki, bai eta beharrezkoa denean FUNDACIÓN ONCEk berrikusi eta eguneratuko duen arrisku konkurrentera bideratzeko sistema bat aplikatuz.
12. PRIBATUTASUN-POLITIKAREN INDARRALDIA ETA ALDAKETA
Politika hau 2023ko urtarrilaren 1etik dago indarrean.
FUNDACIÓN ONCEk politika hau aldatzeko eskubidea du, aplikatzekoak diren etorkizuneko lege-, doktrina- edo jurisprudentzia-berritasunetara egokitzeko; edo arrazoi tekniko, operatibo, komertzial, korporatibo eta negozio arlokoak direla-eta. Horretarako, aldez aurretik eta arrazoiz, gertatzen diren aldaketen berri emango dizu, posible denean. Nolanahi ere, plataforma honetara sartzen zaren bakoitzean politika hau xehetasunez irakurtzea gomendatzen dizugu, edozein aldaketa haren bidez argitaratuko baita.
Era berean, FUNDACIÓN ONCEk politika honetan proiektatutako aldaketen berri eman ahal izango dizu, modu pertsonalean eta aldez aurretik, hura indarrean jarri aurretik; betiere teknikoki eta arrazoiz posible bada (bereziki, erabiltzaile erregistratua bazara edo FUNDACIÓN ONCEren bezeroa bazara).
13. GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO BEHARRA DAUKAZU?
Gure erabiltzaileen datu pertsonalak babesteko hartu dugun konpromisoaren ondorioz, DATUAK BABESTEKO BATZORDE DELEGATU (DBD) bat izendatu dugu FUNDACIÓN ONCEn; eta erabiltzaileek, nahi izanez gero, harekin harremanetan jarri ahal izango dute beren datu pertsonalen tratamenduari buruzko gai guztiei dagokienez eta beren eskubideak baliatzeko DBEOn xedatutakoaren arabera. Harremanetarako datu hauen bidez jar zaitezke harremanetan gure DBDarekin:
- Harremanetarako helbide elektronikoa: dpd@fundaciononce.es
- Harremanetarako telefonoa: 91 506 88 88
- Posta-helbidea: Sebastián Herrera kalea 15 28012 Madril
14. ESKUMENA ETA FORU APLIKAGARRIA
Oro har, edozein eztabaida eta gatazka alderdien esku jarriko da, lehentasunez, haien berri izan dezaten, adiskidetasunezko eta adostasunezko konponbidea bilatze aldera. Horretarako, politika honen 13. atalean ezarritako kanala eta helbide elektronikoa erabiliko dira.
Halakorik ezin bada egin, pribatutasun-politika honen inguruko edozein gatazka, eztabaida edo erreklamazioren berri izateko agintaritza liderraren edo nagusiaren eskumena zehazteko DBEOn jasotako irizpideei jarraituz, gutxienez, administrazio-bidean, jakinarazten da agintaritza hori Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (DBEA) izango dela, eta, betiere, DBEOren 56. artikuluan aurreikusitakoa bete beharko dela. FUNDACIÓN ONCEren aurkako babes judizial eraginkorrerako eskubideari dagokionez, DBEOren 79.2 artikuluan xedatutakoa ere beteko da kasu horietan; eta dagokion akzioa egikaritu ahal izango da Madril hiriko epaileen aurrean eta auzitegietan, erakunde erantzulea Espainian kokatutako sozietate bat den heinean. Espainiako eta Europako indarreko araudia (eremu horretan aplikatzekoa dena) hartuko da aintzat.